Larunbatean jokatzen dute
Bartzelonak Eibarrera egin behar duen bidai-plana aldatu behar izan du
Agencias | Redacción
Ostegunean aterako dira Bartzelonatik eta iluntzeko 20:10ean helduko dira Gasteizera.
Eibarrek eta Bartzelonak larunbatean jokatuko dute ligako partida Ipuruako futbol-zelaian.
Talde katalanak ostiralean egin behar zuen bidaia, baina Katalunian greba eguna deituta dago eta plana aldatu behar izan dute.
Ostegun arratsaldean, entrenamendua egin eta gero, Ernesto Valverde entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du eta, ondoren, hegazkinez Gasteizera egingo dute bidaia. 20:10ak aldera helduko dira Euskadira eta ostiraleko entrenamendua Gasteizen egingo dute.
Larunbateko partida amaitu bezain pronto hartuko dute bueltako hegaldia.