Itxi

11. JARDUNALDIA

Eibarrek Ipuruaren bultzada baliatu nahi du garaipena lortzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Armaginak garaipen beharrean dira, sailkapenean dituzten 9 puntuek egonezina eragiten baitute, 10 jardunaldi jokatu diren honetan.

Ramis eta Gerard Moreno aurrez aurre, joan zen denboraldiko neurketan. Argazkia: EFE

Eibarrek Valladoliden izandako porrotaren (2-0) eta agertutako irudi txarraren ostean, armaginek euren bertsiorik onena atera behar dute ostegun honetan Vila-realen aurka Ipuruan, agertoki horretan eraldatu eta edozertarako gai baitira.

Beharrizana dute gipuzkoarrek, sailkapenean dituzten 9 puntuek egonezina eragiten baitute 10 jardunaldi jokatu diren honetan.

Erdipurdiko liga hasieraren gakoetako bat aurrealdean dago, lau aurrelari petoetatik bakarrak sartu du golen bat orain arte, Charlesek, hain zuzen ere.

Armaginei partida askotan hain emaitza onak ekarri dizkien defentsa aurreratua huts egiten dabil azkenaldian, bai aurkariek Eibarren jokoa ondo ezagutzen dutelako, bai inguru horretan akatsak gertatu direlako.

Horrenbestez, Jose Luis Mendilibarrek aurkeztuko duen hamaikakoa ezagutzea ln zaila da, nahiz eta oso litekeena den aurpegi berri dezente ikustea, asteburuan Butarquera joango direla kontuan hartuta. Hori bai, Ramisen eta Sergio Alvarezen hutsuneek ez diote atzean aldaketarako aukera handirik uzten entrenatzaile bizkaitarrari. Bestalde, De Blasis, Inui edo Enrich titular gisa aritu daitezke.

Vila-real bere joko eta emaitza dinamika onari eusteko asmoz iritsiko da Ipuruara, hirugarren garaipena lortu nahian eta, bide batez, sailkapenean Europako postuetan sendotzeko.

Castelloarrek Bruno Sorianoren bajarekin jarraitzen dute. Horrez gain, Alberto Moreno eta Manu Morlanes hegalekoek min hartu dute aste honetan; gainera, Ruben Peñaren parte-hartzea ere zalantzazkoa da. Horrenbestez, Calleja entrenatzaileak hemeretzi jokalari deitu ditu.

Balizko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Oliveira, Arbilla, Cote, Orellana, Exposito, Diop, Inui, Kike Garcia eta Enrich.

Vila-real: Asenjo, Mario, Albiol, Pau, Quintilla, Iborra, Manu Trigueros, Chukwueze, Anguissa, Moi Gomez eta Gerard Moreno.

Epailea: Cuadra Fernández.

Futbol-zelaia: Ipurua.

Ordua: 19:00.

Albisteak (3)