13:00etan
Eibar Levanteren aurka puntuatzera derrigortuta dago
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde armaginak partida galduz gero, Mallorcak eta Celtak irabazten badute, jaitsiera postuetan sartuko da.
Larunbat honetan Eibar Levanteren aurka neurtuko da Ipuruan. Norgehiagoka garrantzitsua da armaginentzat, partida galduz gero, Mallorcak eta Celtak irabazten badute, jaitsiera postuetan sartuko direlako. Dena den, partida bat gutxiago jokatu dute, Realekoa atzeratu egin baitzen.
Pasa den astean Eibarrek gol-kopuru handia jaso zuen Camp Noun (5-0) eta talde valentziarra pozarren dator Ipuruara Real Madril garaitu ostean. Hala ere, etxetik at jokatu dituen azkeneko lau partidak galdu ditu, Atletico Madril, Osasuna, Bartzelona eta Vila-Realen kontra, eta kanpoan ez du abendutik irabazi.
Eibarren hamaikakoa ezezaguna da, baina Orellanak, Diopek, Expositok eta Oliveirak ia ziur jokatuko dutela dirudi, 4-4-2ko eskema errepikatuz.
Paco Lopez Levanteko entrenatzaileak Ivan Lopez, Ruben Rochina eta Hernani Santosen bajak ditu lesioarengatik. Rober Pier oraindik ere ez dago guztiz indarberrituta maiatzan pairatutako lesioaz.
Partida berezia izango da Moralesentzat, Eibarrekin Lehenengo Mailara igo baitzen utzita jokatu zuen denboraldi bakarrean.
Litezkeen hamaikakoak
Eibar: Dmitrovic; Tejero, Arbilla, Oliveira, Cote; Pedro Leon, Exposito, Diop, Orellana; Enrich, eta Quique Gonzalez.
Levante: Aitor, Miramon, Postigo, Bruno, Toño; Campaña, Vukcevic, Bardhi, Morales; Roger eta Mayoral.
Epailea: Gonzalez Fuertes (Asturias).
Futbol-zelaia: Ipurua
Ordua: 13.00.