Larunbatean, 13:00etan
Mailari eusteko bidean beste pauso bat eman nahi du Eibarrek, Mallorcari irabaziz
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren taldeak hiru hilabete daramatza etxean partidarik galdu gabe, abenduan Getaferekin galdu zuenetik (0-1).
Eibarrek urrezko aukera du jaitsiera postuetan ez jausteko lehian dauden taldeekin distantzia jartzeko, Mallorcari larunbatean Ipuruan irabazita, eta Realaren aurkako partidan, asteartean, punturen bat aterata.
Mallorca jaitsiera postuetan da eta Lehen Mailan etxetik kanpo puntu gutxien atera dituen taldea da, bi bakarrik. Irabaziz gero, armaginek zortzi puntura utziko dute Mallorca, eta hori eskura dute, etxean sendo dabiltzala ikusita.
Mendilibarren taldeak 3 eta 0 irabazi zion Levanteri azken partidan, eta aurrekoetan Betisekin berdindu du eta Atleticori eta Granadari irabazi dio. Azken porrota abenduan jaso zuten, Getaferen aurka.
Mallorcarentzat jokoan dira Lehen Mailan jarraitzeko dituen aukeretako asko. Ondorioz, hiru puntuak behar-beharrezkoak dituzte lehian jarraitu ahal izateko.
Ustezko hamaikakoak
Eibar: Yoel; Cote, Bigas, Oliveira, Arbilla; Orellana, Cristóforo, Diop, Pedro León; Charles y Enrich.
Mallorca: Reina; Pozo; Valjent, Raíllo, Lumor; Kubo, Baba, Febas, Dani Rodríguez; Budimir o Lago Junior y "Cucho" Hernández.
Epaileak: Xavier Estrada Fernández (Comité Catalán).
Estadioa: Ipurua.
Ordua: 13:00.