Ipuruan
Eibar galtzaile, etxetik kanpo garaipenik lortu gabe zegoen Mallorcaren aurka (1-2)
Agentziak | Erredakzioa
Jose Luis Medilibarren taldea lehen mailan jarraitzeko borrokan huts egin du, aurkaru zuzen baten aurka galduta.
Eibarrek atzera pausoa eman du datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzeko helburuan, larunbat honetan, Ipuruan, Mallorcarekin galduta. Armaginek 1 eta 2 galdu dute, LaLiga Santanderko 27. jardunaldiko partidan.
Neurketa hasieran bi taldeek izan dituzte aukerak, argiena, Eibarrek, Cotek langara egin duen urruneko jaurtiketarekin. Baina ondoren jokoa lasaitu egin da eta zelai erdian aritu dira denbora gehiena. Argi zegoen lehen gola egiten zuenak partida irabazteko aukera handiak izango zituela.
Eta gola egin duena Mallorca izan da, geldikako jokaldi batean, 42. minutuan. Dani Rodriguezek erdiraketa modura jaurti du baina baloia zuzenean sartu da Dmitrovicen ezkerreko aldetik, Eibarreko atzelari batek nahi gabe ukitu ostean.
Atsedenaldiaren ostean, Mendilibarren taldea berdinketa lortzeko helburuarekin zelairatu da.
Gipuzkoarrek presio handia egin dute zelaian eta behin eta berriro saiatu dira. Aukerak izan dituzte, baina azken metroetan Mallorcak ondo eutsi die.
Eibartarrak jo eta ke saiatu dira bukaera arte, baina Mallorcak bigarren gola egin du 78. minutuan, gauzak oso aldapan gora jarriz. Pedro Bigasek egin du etxekoen gol bakarra, baina berandu, 90. minutuan.
Fitxa teknikoa:
1.- Eibar: Dimitrovic; Cote, Bigas, Oliveira, Arbilla; Orellana, Cristóforo (Escalante, 75. min), Diop (Expósito, 57. min), Pedro León (De Blasis, 57. min); Charles eta Enrich.
2.- Mallorca: Reina; Valjent, Raillo, Lumor, Sedlar; Kubo (Ki, 81. min), Baba, Alejandro Pozo, Dani Rodríguez; Cucho Hernández (Chavarría, 84. min) eta Ante Budimir (Lago Junior, 71. min).
Golak: 0-1, min. 41: Dani Rodríguez. 0-2, min. 78: Kubo. 1-2, min. 90: Bigas.