Igandean, 19:30ean
Eibarrek Real Madril izango du aurkari Di Stefano zelaian, Ligaren itzuleran
Erredakzioa
Armaginek Real Madrilen kirol-instalazioetan jokatuko dute igande honetan, 19:30ean, Ligako 28. jardunaldiko neurketa.
Eibarrek Real Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, 19:30ean Di Stefano zelaian, Ligako 28. jardunaldiko partida; koronabirusaren pandemiak eragindako geldialdiaren osteko lehena.
Armaginek garaipena behar dute jaitsiera postuetatik aldentzeko. Eibarrek bi puntuko abantaila besterik ez du jaitsiera postuan dagoen Mallorcarekiko. Norgehiagoka honetarako, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak 23 jokalari sartu ditu deialdian. Cubero CD Vitoria taldeko jokalaria da berritasuna deialdian. Ivan Ramisek eta Gonzalo Escalantek ezingo dute jokatu. Ramis min hartuta dago, eta Escalantek partida bateko zigorra bete behar du, txartel pilaketagatik.
Bestalde, Real Madril sailkapeneko bigarren postuan iristen da lehia honetara, Bartzelona liderra bi puntura duelarik. Zinedine Zidane entrenatzaileak lau baja ditu: Lucas Vazquez, Mariano Díaz, Nacho Fernandez eta Luka Jovic. Hala ere, jokatzeko prest izango ditu Eden Hazard eta Marco Asensio.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Valverde, Kroos; Bale edo Isco, Hazard eta Benzema.
Eibar: Dimitrovic; Cote, Bigas, Oliveira, Arbilla; Orellana, Diop, Cristoforo, Exposito, Pedro Leon; eta Charles.
Epailea: Cuadra Fernandez.
Zelaia: Alfredo Di Stefano.
Ordua: 19:30ean.