Itxi

37. jardunaldia

Eibarrek garaipen batekin ospatu du denboraldiko azken partida etxean (3-1)

eitb.eus

Leer en Castellano

Mendilibarren taldea Valladolidi gaielndu zaio Pedro Bigasek, Inuik eta Deblasisek egindako golei esker.Valladoliden gola Sergi Guardiolak egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibar garaile atera da jokoan ezer izan ez duten taldeen arteko jarduanldiko partidan. Armaginek hiru puntuak lortu dituzte hiru gol eginda, joko ausarta egin duen Valladoliden aurka (3-1).

Bi taldeek ziurtatuta dute lehendik datorren denboraldian Lehen Mailan aritzea eta partida normalean jokatzen ez duten jokalari batzuei minutuak emateko aprobetxatu dute bi entrenatzaileek.

Lehen gola eibartarrek egin du 20.minutuan, Pedro Bigasek amaitutako jokaldi batean. Etxekoen bigarrena handik sei minutura iritsi da, eta Inuik egin du.

Bigarren zatian Valladolidek aldea murriztu du Sergi Guardiolak penaltia jaurti eta Yoelen aldaratzea aprobetxatuz egindako golari esker. 3 eta 1koa 91. minutuan egin du De Blasisek, penaltiz.

Fitxa teknikoa:

3.- Eibar: Joel; Tejero, Bigas, Oliveira (Burgos, 47. min), Rafa Soares; Edu Expósito, Sergio Álvarez (Diop, 46. min), De Blasis, Pedro León (Cristóforo, 78. min), Inui (Charles, 65. min); Quique González.

1.- Valladolid: Caro (Samu Pérez, 65. min), Nacho, Javi Sánchez, Olivas, (Antoñito, 30. min), Javi Moyano; Hervías (Víctor García, 60. min), Matheus, Fede, Toni Villa (Guardiola, 46. min); Sandro eta Enes Ünal.

Golak: 1-0, 21. min: Bigas. 2-0, 27. min: Inui. 2-1, 70. min: Guardiola. 3-1, 91. min: De Blasis, penaltiz.

Bideoak (1)