35 urte
Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko
eitb.eus
Balearretako atzelariak bost denboraldi egin ditu armagin bezala. Eibarrek Ramisen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu.
Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko. 35 urteko Balearretako atzelariak 92 neurketa jokatu ditu Eibarren izan den bost denboraldietan eta gaurko entrenamenduan taldekideak agurtu ditu.
Sa Poblako jokalaria 2015ko udan iritsi zen Eibarrera Levantetik, eta bost denboraldi egin ditu armagin bezala, 92 neurketa jokatuz eta 7 gol eginez.
Azken denboraldi honetan 7 neurketa jokatu ditu, belauneko lesio bat tarteko, eta ezin izan du zelaian nahi beste egon. Hala ere, bere kapitain lana ondo bete du Ramisek, eta bere laguntzarekin taldeak bere helburu nagusia lortu du: zazpigarren urtez jarraian Lehen Mailan mantentzea.
Eibarrek Ramisen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.
Mila esker IVÁN RAMIS ¿¿
— SD Eibar #DenokArmagin ¿¿¿ (@SDEibar) July 20, 2020
¿ Vídeo completo https://t.co/7qE4ROQ6qu@ramis496 #eibarlegend pic.twitter.com/qLf7TzXsgJ