Kargatzen...
Itxi

KORONABIRUSA

Eibarreko jokalari batek positibo eman du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jokalaria "osasun egoera onean" eta "etxean bakartuta" dago, talde armaginak jakinarazi duenez.

Eibarreko jokalariak euren instalazioetan entrenatzen. Artxiboko irudia

Eibarreko jokalari batek positibo eman du COVID-19an, baina jokalari horrek ez du harremanik izan taldekideekin, eta "osasun egoera onean" dago etxean.

Talde gipuzkoarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, taldeko osasun-zerbitzuek asteazken honetan lehen taldeko jokalariei, talde teknikoari eta klubeko langileei egindako PCR proben emaitzak jaso dituzte, eta guztiak negatiboak izan dira.

Dena den, aipatu oharrean zehazten denaren arabera, joan den astelehenean klub armaginak osasun agintariei eta LaLigari jakinarazi zien gainerako taldekideak baino goizago lanean hastekoa zen jokalari batek positibo eman zuela. Ondorioz, "jokalari horrek ez zuen harremanik izan gainerako taldekideekin", zehaztu du  Eibarrek

Eibarrek ostegun arratsaldean ekin die denboraldi-aurreko entrenamenduei, eta banakakoak izango dira larunbatera arte, egun horretan errepikatuko baitira PCR probak. Proba horietako emaitzak zein diren kontuan hartuta, taldekako lan-saioekin hasiko lirateke datorren astean.

Albisteak (4)