LaLiga, 2. jardunaldia
Eibar galtzaile atera da, markagailuan aurreratu arren (2-1)
eitb.eus
Jose Luis Mendilibarren taldeak ezin izan dio Unai Emeryren Vila-reali irabazi. Hiru golak bigarren zatian egin dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Vila-realek irauli egin du Eibarren aurka galtzen ari zen partida, eta, bide batez, Unai Emeryren taldeak lehen jardunaldian sortutako zalantzak uxatu ditu. Armaginek partida txukuna egin dute, baina ez punturen bat ateratzeko beste (2-1).
Lehen zatia golik gabe amaitu da. Bigarrena hasi eta gutxira, Kike Garciak Eibar aurretik jarri du. Baina zortzi minututan, Gerard Moreno eta Paco Alcacer Vila-realeko aurrelariek emaitza eta partida irauli dute.
Hala ere, orokorrean, partida orekatua izan da,erritmo onean jokatutakoa, baina argi geratu da bi taldeek oraindik asko dutela hobetzeko.
Fitxa teknikoa
2 - Vila-real: Sergio Asenjo, Mario Gaspar, Albiol (Chakla, 77. min), Pau Torres, Pedraza (Estupiñán, 57. min), Chukwueze (Manu Trigueros, 83. min), Coquelin (Iborra, 57. min), Parejo, Moi Gómez, Paco Alcácer (Kubo, 83. min) eta Gerard Moreno.
1 - Eibar: Dmitrovic, Rober Correa, Paulo Oliveira, Bigas, Rafa Soares (Kevin Rodrigues, 82. min), Recio (Kadzior, 82. min), Sergio Álvarez (Quique González, 89. min), Expósito, Pedro León (Atienza, 69. min), Kike García (Sergi Enrich, 83. min) eta Inui.
Golak: 0-1, 50. min: Kike Garcia. 1-1, 63. min: Gerard Moreno. 2-1, 72. min: Paco Alcacer.