Itxi

Ohitura bat

Cadiz: "Dagoeneko Euskal lurretan gaude!"

eitb.eus

Leer en Castellano

Andaluziako taldeak, Euskadira heldu bezain pronto, euskara erabili du sareetan.

Cadiz takdea

Cadiz taldeak Ipuruan jokatuko du gaueko 21:00etan Eibarren aurka.

Hegazkinetik jaitsi bezain pronto euskara erabili du sareetan denoi agurtzeko,"dagoeneko Euskal lurretan gaude!. Gaur gauean 21:00etan, @SDEibar bisitatuko dugu Ipurua zelaian. Goazen Cadiz!".

Talde andaluziarrak gauza bera egin zuen Athleticen aurka jokatu zuenean duela aste batzuk, beraz, ohitura polita hartu du Cadizek, Euskadin hain maitatua den taldea.

Albisteak (3)