Ofiziala
Yoel Rodriguezek kontratua luzatu du 2024 arte
L.E.A. | EITB MEDIA
Aurreko denboraldian, atezain galiziarrak sei partida jokatu zituen (hiru ligan eta hiru Kopan) eta martxoan kontratua luzatu zuen 2022 arte.
Yoel Rodriguez atezainak bere kontratua beste bi denboralditarako luzatu duela iragarri du Eibar taldeak, 2024. urtera arte.
Galiziarra 2016/17 denboraldian iritsi zen talde armaginera, Valentziak utzita. Lehen denboraldian 30 partida jokatu zituen eta, horren ostean, Eibarrek jokalaria erostea erabaki zuen.
2017/18 denboraldian lesio larria izan eta partida bakarra jokatu zuen. Hurrengo denboraldian Valladolidera joan zen, utzita, eta bertan zazpi partida jokatu zituen. 2019/20an, berriz, sei partida jokatu zituen Eibarrekin (hiru ligan eta hiru kopan) eta martxoan kontratua 2022 arte luzatu zuen.