Bi urtez
Kike Garciak 2023ra arte berritu du kontratua Eibarrekin
A. B. | EITB Media
Aurrelariak bi urtez berritu du kontratua talde armaginarekin, 2023ko ekainaren 30era arte, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Kike Garciak 2023ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Eibarrekin, 2023ko ekainaren 30era arte, beste urtebetez luzatzeko aukera izango duelarik. Hala iragarri du klubak, asteazken honetan.
Gaztela-Mantxako aurrelaria 2016ko urtarrilean iritsi zen talde armaginera Ingalaterrako Middlesbrough taldetik, eta klub armaginarekin zuen kontratua aurtengo ekainaren 30ean bukatzen zitzaion.
Kike Garciak (Motilla del Palancar, 1989) Ligako 133 partida jokatu ditu Eibarrekin, eta 28 gol sartu. Errege Kopan sei neurketa jokatu ditu talde armaginarekin, txapelketa honetan bi gol sartu dituelarik.