LESIONATUTA
Kevin Rodriguesek eta Rober Correak giharretako arazoak dituzte
A. A. | EITB MEDIA
Horrenbestez, armaginen defentsako bi jokalariek ezingo dute parte hartu Osasunaren aurkako lehian.
Eibarrek larunbat honetan jakinarazi duenez, Kevin Rodrigues eta Rober Correa min hartuta daude, eta ez dira prest egongo Osasunaren aurkako derbirako.
Armaginek plazaratutako oharraren arabera, Rodriguesek giharretako mina du ezkerreko trizepsean. Ezker hegaletik aritu ohi den jokalaria duela pare bat astetik dabil min hartuta, eta, hori dela eta, ezin izan zuen jardun joan zen asteko Sevillaren aurkako norgehiagokan (0-2).
Bestalde, Correak zuntz haustura du eskuin kuadrizepsean, eta hura ere ez da gorritxoen aurkako partidarako gertu egongo.