Itxi

23. jardunaldia

Puntu bana, Eibar eta Valladolidentzat (1-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Roque Mesak aurretik jarri ditu kanpotarrak partidako lehen minutuetan, penaltiz. Ondoren, 23. minutuan, Kike Garciak banakoa egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek eta Valladolidek bana egin dute Ipuruan, LaLigako 23. jardunaldiko partidan. Neurketako bi golak lehen zatian iritsi dira; Mesak aurretik jarri du Valladolid 7. minutuan penaltiz eta Kike Garciak berdinketa egin du 23.ean.

Lehen 45 minutuetan Eibar nagusi izan da eta gola egiteko aukera gehiago izan ditu; argiena Expositok izan du, baina bere jaurtiketak Valladolideko jokalari baten gorputzean jo du.

Bigarrenean, bi taldeak saiatu egin dira, baina konfiantza handirik gabe, eta denborak aurrera egin ahala berdinketa ontzat eman dute biek.

Bigarren zati honetan, epaileak baliorik gabe utzi du Miguel Rubio Valladolideko atzelariak egindako gola, jokoz kanpoko posizioan egon delako.

Banakoaren ondorioz, Valladolidek jaitsiera postuetan jarraitzen du eta Eibar oso gertu, hala ere armaginek, eta lortutako puntuari esker, baikor izan daitezke hurrengo partidei begira.

Fitxa teknikoa

1 - Eibar: Dmitrovic; Pozo, Oliveira, Arbilla , Soares (Cote, 62. min); Inui, Diop, Expósito; Bryan Gil, Enrich eta Kike García (Muto, 78. min).

1- Valladolid: Masip, Luis Pérez, Miguel Rubio, Bruno González, Olaza, Kike Pérez, Orellana, Roque Mesa (Michel, 88. min), Jota (Janko, 73. min), Sergi Guardiola eta Weissman (Kodro, 67. min).

Golak: 0-1: 7. min, Roque Mesa, penaltiz. 1-1: 23. min, Kike García

Albisteak (3)

Bideoak (1)