Ofiziala
Ana Junyent, Eibarreko lehen taldeko entrenatzailea
EITB Media
Kataluniako prestatzaileak denboraldi baterako kontratua sinatu du.
Ana Junyent izango da Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea datorren denboraldian.
Bartzelonako jokalaria izan zen bederatzi urtez. Aurretik, lau urte jokatu zituen Sabadell futbol taldean eta azken bi urteetan Reto Iberdrola Ligan jokatzen duen CE Seagull taldeko entrenatzailea izan da.
Horrez gain, Sacramenton eta FC Bartzelonako kirol-hirian lan egin du entrenatzaile taldeak eta entrenamendu saioak zuzentzen.
Aurretik, eta hiru urtez, Estatu Batuetan entrenatzen aritu zen, ligako kategoria gorenean, United Futbol Academy-an alegia.