Itxi

Belauneko lesioa

Franchuk agur esan dio denboraldiari

EITB Media

Leer en Castellano

Eibar taldeko aurrelariak hautsita du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua, eta ebakuntza egingo diote datozen egunetan.

Franchu, Amaia Gorostizaren eta Cesar Palaciosen tartean. Argazkia: @sdeibar

Franchu Feulilasier Eibar taldeko aurrelariak agur esan dio denboraldiari, hautsita baitu ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua. Datozen egunetan egingo diote ebakuntza, klubak jakinarazi duenez.

Jokalari argentinarrak min hartu zuen asteartean Teneriferen aurka jokatutako SmartBank Ligako partidan. Talde armaginaren hasierako hamaikakoan zelairatu zen, baina ezin izan zuen norgehiagoka bukatu.

2018ko abenduan, Franchuk antzeko lesioa izan zuen beste belaunean, eskuinekoan, Real Madril B taldeko jokalaria zenean.

Bideoak (3)