Akziodunen Batzarra
Eibarrek 29 milioiko aurrekontua izango du 2021-2022 denboraldirako
EITB Media
Klubeko Akziodunen Batzarrean iragan denboraldiko kontuak eta aurtengo denboraldirako aurrekontuak onartu dituzte.
Eibarrek 29,6 milioi euroko aurrekontua izango du 2021-2022 denboraldirako. Asteazken honetan egin den Akziodunen Batzarrean, onartu egin ditute Amaia Gorostiza presidente duen zuzendaritzak aurkeztu dituen kontuak.
2020-2021 denboraldiko kontuak (5,3 milioiko superabita) eta 2021-2022 denboraldiko aurrekontuak (29,6 milioi eurokoak) onartu dituzte bertan.
Amaia Gorostiza presidenteak Akziodunen Batzarrean adierazi duenez, zuzendaritzak aurkeztu dituen kontuak oso positiboak dira, eta kluba egoera ekonomiko onean dagoela azpimarratu du.