Primera Iberdrola Liga
Ana Junyent entrenatzaile kargutik kendu du Eibarrek
EITB Media
Talde armaginak azken boladan Primera Iberdrola Ligan pilatu dituen emaitza txarren eraginez, klubak erabaki du Ana Junyent entrenatzailea kargugabetzea.
Eibarrek entrenatzaile kargutik kendu du Ana Junyent. Talde armaginak azken jardunaldietan pilatu dituen emaitza txarren eraginez hartu du erabakia klubak, astearte honetan, martxoaren 15ean. Nono Pont eta Marisa Quiles laguntzaileek ere ez dute taldean jarraituko. Ez dute jakinarazi Junyent nork ordezkatuko duen.
Primera Iberdrola Ligako azken-aurreko postuan da Eibar, salbaziotik 5 puntura. Ana Junyentek zuzenduta, ondo ekin zioten armaginek denboraldiari, baina azken asteetan taldeak bolada txarra izan du, eta jaitsiera postuetan dago orain.
Klubak eskerrak eman dizkio Junyenti eta haren talde teknikoari, Eibar zuzendu duen epean egindako lanagatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.