FITXAKETA
Eibarrek Rios Reina fitxatu du
Agentziak | EITB Media
Rios Reina hegaleko andaluziarra Eibarren lehen fitxaketa da. Bi denboraldirako kontratua sinatu du, klubak jakinarazi duenez.
Rios Reina aske iritsi da Eibarrera, azken 5 denboraldia Ponferradinan eman ondoren. 30 urte ditu hegalekoak, eta 2024ra arte egongo da armaginei lotuta.
Sevillaren harrobian hazi zen, eta, gero, zenbait taldetan jokatu zuen, besteak beste, Mirandés, Llagosterá eta Txipreko Anorthosis taldeetan.
Rios Reinak esperientzia handia du Bigarren Mailan. Guztira, 183 partida jokatu ditu kategorian: 5 gol eta 22 asistentzia egin ditu.
Azken denboraldian, Ponferradinan, 30 partida jokatu zituen. 3 gol eta 8 asistentzia egin zituen, eta taldea Lehen Mailara igotzeko borrokan aritu zen.
Andaluziarra armaginen defentsa indartzera dator, batez ere, aurreko denboraldian, atzelariek lesio asko sufritu zituztelako.