Itxi

BERDINKETA BALIOTSUA

Eibarrek puntu bat lortu du Romaredan bi jokalari gutxiagorekin (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Epaileak Federico Venancio kaleratu du 40. minutuan, eta Javi Muñoz, 77.ean. Hala ere, Eibarrek puntu oso baliotsua lortu du.

Javi Muñoz. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek meritu handiko puntua lortu du Romaredan, 40. minututik gizon bat gutxiagorekin, eta 77. minututik, bi jokalari gutxiagorekin jokatu baitu, denboraldi honetan bere burua aurkitu gabe jarraitzen duen Zaragozaren aurka.

Zaragoza - Eibar partidako laburpena (0-0)

Aragoiko taldea, Anduvan azken postuan zegoen Mirandesen aurka porrot mingarri batetik zetorrena, ez da erreakzionatzeko gai izan, eta garaipenak Eibarren alde egin du Romaredan.

Talde armaginarentzat berdinketak urrearen balioa du, minutu askoan jokalari bat gutxiagorekin jokatu duela kontuan hartuta. Are gehiago, azken 13 mintuan 2 gutxiagorekin aritu dira armaginak. Gainera, bigarren postuagatik borrokan jarraitzeko moduan dira izan ere, bi puntura dute, lidergoa, berriz, lau puntura.

Partidaren hasieran kanpoko taldea nagusitu da baloiarekin, baina arriskurik sortu gabe, etxekoek bezalaxe.

Jokoa oso taktikoa izan da bi taldeen partetik, ez desordenatzeaz kezkatuago egon dira aurkariaren arean arriskua sortzeaz baino, nahiz eta 20. minututik aurrera Zaragozako taldeak aurrerapausoa eman duen eta, area zapaltzea eta arrisku sentsazio handiagoa ematea lortu du, nahiz eta aukera argirik gabe jarraitu duen.

Partida zailtzen hasi da Eibarrentzat Berrocalen lesioarekin 25. minutuan eta egoerak okerrera egin du 40. minutuan bere ordezkoa, Federico Venanciok, txartel gorria ikusi duenean, VARrak esanda, portugaldarrak Valentin Vadari emandako zartakoa aztertu ondoren.

Bi aldaketa egin ondoren, Gaizka Garitanok, hiru atzelarirekin jokatu du, eta txukun defendatu zen talde zuriaren aurrean. Jokoa hegaletara ireki dute etxekoek, baina zehaztasun gutxi izan dute konbinazioetan eta, bereziki, erdiraketetan, eta horrek eragotzi du bigarren zati osoan gol aukerak izatea.

Sergio Bermejok gola sartu du 63. minutuan baina epaileak VARrean kontsulta egin ondoren baliorik gabe utzi du, jokalari zaragozarrak aurretik bere defendatzaileari emandako kolpe batengatik.

77.ean epaileak Javi Muñoz kanporatu du Jair Fuentes jokalariari sarrera bat egiteagatik.

Etxekoen ezintasunak arazorik gabe eta esperientziari tiraka eustea ahalbidetu dio Eibarko taldeari, horrela, berdinketaren puntuak garaipen zaporea du.

Fitxa teknikoa:

0 - Zaragoza: Cristian Álvarez; Fran Gámez (Larrazábal, 46. minutuan), Lluís López, Jair, Fuentes; Francho (Manu Molina, 83. minutuan), Jaume Grau; Bermejo (Mollejo, 66. minutuan), Vada (Puche, 83. minutuan), Giuliano Simeone; eta Iván Azón (Gueye, 66. minutuan).

0 - Eibar: Yoel; Tejero, Berrocal (Venancio, 29. minutuan), Arbilla, Imanol (Quique, 81. minutuan); Sergio Álvarez, Matheus Pereira; Corpas (Correa, 42. minutuan), Javi Muñoz, Stoichkov (Nolaskoain, 42. minutuan); eta Bautista (Blanco Leschuk, 46. minutuan).

Epailea: Trujillo Suárez. Txartel gorria erakutsi die Venanciori (40. minutuan) eta Javi Muñozi (77. minutuan). Etxeko Fran Gámez eta Jair kargu-hartu ditu, eta kanpoko Berrocal, Tejero, Arbilla, Correa, Blanco Leschuk, Imanol, Nolaskoain eta Matheus Pereira.

Albisteak (3)