Itxi

PORROTA

Eibarrek galdu egin du luzapenean, Cartagenaren aurka (2-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak 96. minutuan jaso du bigarren gola, 10. minutuan aurretik jarri ostean.

Blanco Leschuk Cartagenako jokalari bati aurre egiten. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek irabazten hasi duen partida galdu du Cartagenan. Rahmanik 10. minutuan sartutako gola ezerezean geratu da Cartagenak sartutako bi golen ostean, bigarrena, denbora gehigarrian.

Cartagena - Eibar partidako laburpena (2-1)

Eibarren gola etxeko atezainaren huts larri baten ondorioz iritsi da. Kiko Olivasen baloia jaso eta Gustavo Blanco Leschuken aurka galdu du eta honek goleko pasea eman dio Rahmaniri. Escandellen hutsak 0-1ekoa suposatu du 11. minutuan.

Etxeko taldeak erreakzioa bilatu du, eta bost aukera on izan ditu atsedenaldira iritsi aurretik.

Eibarrek, bere aldetik, errenta handitu ahal izan du Matheus Pereiraren korner jaurtiketa batekin eta Nolaskoainen burukada desbideratu batekin.

Bigarren zatian ia ez da jokatu. Iosu Galech Apeztegia epaile nafarra pantaila kontsultatzera joan zen Alvaro Tejeroren esku batengatik, baina ez du penaltia adierazi. Minutu batzuk geroago, ordea, Luca Zidane ukabilez irten eta Borja Valle aurretik eraman du eta, orduan bai, penaltia adierazi du epaileak.

Sadikuk, 11 metroetatik, 68. minutuan egin du berdinketaren gola.

Cartagonova futbol zelaiko markagailuan berdinduta, Eibarrek lerroak aurreratu ditu berriro abantailarekin jarri nahian, eta aldaketek kemena eman diote, baina benetako arriskurik sortu gabe.

Denbora gehigarriko seigarren minutuan, Cartagenak partida irauli du: Alfredo Ortuñok, buruz, erdiraketa neurtu bat aprobetxatu du Eibar mendean hartzeko.

Fitxa teknikoa:

2 - Cartagena: Aaron Escandell; Iván Calero, Pedro Alcalá, Kiko Olivas, Datkovic (Borja Valle, 46. min); Sergio Tejera (Mikel Rico, 73. min), Musto, Pablo de Blasis (Julián Delmás, 91. min); Luca Sangalli (Jansson, 73. min), Jairo eta Sadiku (Alfredo Ortuño, 73. min).

1 - Eibar: Luca Zidane; Álvaro Tejero, Rober Correa, Berrocal, Imanol (Ríos Reina, 71. min); Sergio Álvarez, Peru Nolaskoain (Javi Muñoz, 61. min), Matheus Pereira; José Corpas (Álvaro Vadillo, 82. min), Rahmani (Stoichkov, 71. min) eta Blanco Leschuk (Jon Bautista, 82. min).

Golak: 0-1, 11. min: Rahmani. 1-1. 68. min: Sadiku, penaltiz. 2-1, 96. min: Alfredo Ortuño.

Epailea: Iosu Galech Apezteguía, Nafarroako batzordekoa. Txartel horiak atera dizkie Peru Nolaskoain (39. min), Luca Zidani (68. min) eta Sergio Alvarezi (89. min) eta Borja Valleri (84. min) eta Alfredo Ortuñori (96. min).