Itxi

SmartBank Liga

Eibarrek 0-1 irabazi du Teneriferen aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Garitanok zuzendutako mutilek garaipena lortu dute. Ez dute aukera askorik izan, baina oso eraginkorrak izan dira.

Eibarreko jokalariak Corpasen gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek Tenerife mendean hartzea lortu du larunbat honetan, martxoaren 4an, sendo jokatuta. Ia gol aukerarik sortu gabe izan duten abagune bakanetako batean sartu dute partidako gol bakarra armaginek, eta abantailari eusten jakin dute.

Tenerife-Eibar partidako laburpena

Eibarrek etekin handiena lortu du Teneriferen aurka, aurkariaren atera jaurtiketa behin bakarrik jaurtita, eta hiru puntu eskuratu ditu. Garaipen honekin beste astebetez Lehen Mailara igotzeko postuetan daude armaginak. Hasiera baten, etxeko taldearentzat mehatxu bikoitza zen Eibarren bisita jasotzea: alde batetik, bazkielako Lucaren atera hurbiltzea oso zaila izango zela, eta, bestetik, erasoko jokalariak edozein unetan Soriano lan egitera behartzeko gaitasuna zeukatelako.

Baina, lehen ordu erdian etxekoek Eibar bere zelaian zokoratzeko gai izan dira, abagune argirik sortu ez duten arren. Ivan Romero saiatu da urruneko jaurtiketa batekin, baina baloiak Luca Zidaneren eskuetan amaitu du. Pixkanaka, Eibar hobetzen joan da, batez ere baloia zeukanean, eta erasoan grin handiagoa erakutsi du. Hala, Corpasen gol ederrarekin (35. min) Gipuzkoako taldeak aurrea hartu du markagailuan.

Gol bateko errentarekin amaitu da lehen zatia, eta bigarrenaren hasieran Waldoren erdiraketak Luca Zidani lajn egin arazi dio. Leonek aukera ona izan du berdintzeko 57. minutuan; Nachok jaurtitako kornerra errematatu du, baina Lucak gola saihestu du. Handik gutxira Leonek areaz kanpo eginiko beste saiakera bat gelditu du atezain armaginak.

Eibarrek maila ona eman du defentsan amaierako minutuetan ere, eta beste garaipen bat bereganatu du.

Fitxa teknikoa:

0.- Tenerife: Soriano; Mellot, Sipcic, León, Nacho; Waldo (Teto, 82. min), Alexandre, Aitor Sanz (José Ángel, 73. min), Iván Romero; Enric Gallego eta Borja Garcés (Elady, 73. min).

1.- Eibar: Luca; Sergio Alvarez, Venancio, Berrocal, Arbilla; Javi Muñoz, Nolaskoain; Corpas (Vadillo, 66. min), Soichkov (Aketxe, 66. min), Rahmani (Quique, 66. min); eta Bautista (Blanco Leschuk, 59. min).

Gola: 0-1, 35. min: Corpas.

Epailea: Alejandro Quintero González. Txartel horiak: Elady (83. min), Corpas (1. min), Bautista (18. min) eta Gaizka Garitano (79. min).