Itxi

SmartBank Liga

Eibarrek puntu bat eskuratu du Oviedon (1-1)

AGENTZIAK | EITB Media

Yanisek aurretik jarri du talde armagina eta Sergi Enrichek, hiru minutura, berdinketa sinatu du berriro.

Oviedo vs. Eibar. Foto: @SDEibar

Eibarrek berdinketa batekin konformatu behar izan du Oviedoren aurka (1-1), Yanisek talde armagina aurretik jarri eta Sergi Enrichek, hiru minutura, azkeneraino iraun duen berdinketa sinatu ondoren.

Oviedo - Eibar partidako laburpena

Partida ondo hasi da euskaldunentzat, baina lehen zatian Lucas eta Ramaren jokaldi bat izan da aukerarik argiena, Montororen jaurtiketarekin bukatu dena, eta Stoichkoven aukera bat, Costasek kornerrera desbideratu duena.

Bigarren zatian, Viti eskuinetik saiatu da arazoak sortzen, eta Costas Matheus eta Braat atezainaren artean sartu da berriro, jokalari armaginaren jaurtiketa desbideratuta.

Hala ere, partida hasi eta ia ordubetera Tejeroren erdiraketa batek Calvori eta Luismiri zalantza eragiteko balio izan du eta horrela Yanisi lagundu dio. Yanisek Braat gainditu du eta Eibarko taldea aurreratu du (0-1).

Oviedok erreakzionatzen jakin du eta hiru minuturen buruan berdinketa sinatu zuen Borja Sanchezek ezkerretik egindako erdiraketa bati esker, Sergi Enrichek golean bilakatu duena (1-1).

Stoichkov eta Venancio berriro saiatu dira kolpea itzultzen, baina ez dute lortu, eta azken ordu laurdenean Alvaro Cerveraren taldearen enbidoak defendatu behar izan dituzte.

Markagailua ez da gehiago mugitu, eta Eibarrek beste berdinketa bat lortu du Ligan, lidertza arriskuan jarriz.

Fitxa teknikoa

1 - Oviedo: Braat; Lucas, Costas, Dani Calvo, Abel Bretones; Viti (Moro, 86. min), Luismi, Montoro (Koba Lein, 71. min), Borja Sanchez (Camarasa, 71. min); Hugo Rama eta Borja Baston (Sergi Enrich, 24. min)

1 - Eibar: Luca Zidane; Tejero, Venancio, Sergio Alvarez, Arbilla; Peru, Matheus; Corpas (Quique, 87. min), Stoichkov (Aketxe, 76. min), Yanis Rahmani (Vadillo, 81. min); Jon Bautista (Leschuk, 81. min).

Golak: 0-1, 56. min: Yanis Rahmani. 1-1, 59. min: Sergi Enrich.

Epailea: Fuentes Molina. Txartel horia atera die Lucas, Luismi, Montoro, Sergio Alvarez, Venancio eta Stoichkov jokalariei.