SmartBank Liga
Eibarrek berdinketa eskuratu du Zaragozaren aurka bat gutxiagorekin bukatu ondoren (1-1)
Agentziak | EITB Media
Hala, armaginek bost jardunaldi daramatzate jarraian garaipena ezagutu gabe, eta arriskuan jarri dute Ligako lidergoa.
Eibar berdinketarekin konformatu behar izan da Zaragozaren aurkako partidan (1-1). Bisitariak izan dira markagailuan aurreratu direnak, eta armaginek, berdinketaren gola sartu arren, ezin izan diote emaitzari buelta eman 65. Minutuan bat gutxiagorekin geratu ondoren Vadillok ikusitako txartel gorriagatik.
Eibar - Zaragoza partidako laburpena
Etxekoek indartsu hasi dute partida Javi Muñozen protagonismoarekin, laugarren minuturako gutxigatik gora joan den jaurtiketa batekin abisatu duena bakarkako jokaldi baten ondoren. Matheusek berriz jarri du proban Alvarez atezaina minutu gutxira area aurreko jaurtiketa batekin, baina ez du atea aurkitu.
Zaragozarrek ondo defendatu dute lehen ordu laurdenean eta zalantzak sortu dituzte gipuzkoarren erasoan, beste martxa batekin irten arren ez baitzuten hutsunerik aurkitzen defentsan.
Eibarrek lehen zati osoan jarraitu du erasotzen, baina Zaragoza izan da markagailuan aurreratu dena luzapeneko minutuetan. Beberen erdiraketa baten ondoren, Luca Zidanek gelditu duena, Jair Amadorrek jaso du aldaratzea eta lehena sartu du (0-1).
Bigarren zatian, armaginak behin eta berriz saiatu dira, baina baloiak ez zuen atean sartu nahi. Vadilloren kanporaketak, txartel gorria jaso ondoren, bat gutxiagorekin utzi du Eibar eta gauzak zaildu ditu oraindik jokatzeko asko zegoenean.
Garitanok dena atera du zelaira Rios Reina eta Leschuk sartuta; jarraian eragina izan duten aldaketak, lehen jokaldian Tejerok gola sartu baitu jaurtiketa gurutzatu batekin, berdinketa eskuratuz (1-1).
Eibarren ahaleginak bigarrena egiteko zorian egotea ekarri du Bermejok Aranari egindako penalti batean, baina VARak baliogabetu egin du. Azkenean, Eibar puntu bakarrarekin konformatu behar izan da.
Fitxa teknikoa
1.- Eibar: Luca, Sergio Alvarez (Tejero, 46. min), Venancio, Berrocal (Rios Reina, 76. min), Arbilla, Javi Muñoz, Matheus, Corpas (Nolaskoain, 81. min), Stoichkov, Rahmani (Vadillo, 46. min) eta Bautista (Blanco Leschuk, 76. min).
1.- Zaragoza: Alvarez, Fran Gamez, Lluis Lopez, Jair Jr, Nieto, Bermejo (Larra, 89. min), Francho, Jaume (Zapater, 78. min), Bebe (Vada, 78. min), Giuliano (Puche, 87. min), eta Ivan (Makthar Gueye, 78. min).
Golak: 0-1. 45+2. min. Jair Amador. 1- 1, 77. Min. Tejero.
Epailea: Ivan Caparros. Txartel horia atera die Fran Gamez, Berrocal, Lluis Lopez, Arbilla eta Puche jokalariei. Txartel gorria atera dio Alvaro Vadillori.