LaLiga Smartbank
Eibarrek galdu egin du Racingen aurka eta zortzi partida daramatza irabazi gabe (1-0)
Agentziak | EITB Media
Armaginek burua altxa ezinda jarraitzen dute. Iñigo Vicentek egin du partidako gol bakarra, 44. minutuan.
Eibarrek galdu egin du LaLiga Smartbankeko 40. jardunaldian Santarderreko Racing taldearen aurka El Sardinero futbol zelaian jokatutako partida. Honela, gipuzkoarrek zortzi partida daramatzate garaipenik lortu gabe. Iñigo Vicentek egin du neurketako gol bakarra lehen zatian. Armaginek igoera zuzenean lortzeko helburuari eusten diote denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
Racing-Eibar partidaren laburpena
Eibar gehiago izan da partida hasieran eta jokoaren kontrola izan du, baina gola Racingek egin du, 43. minutuan; Iñigo Vicente izan da golegile.
Armaginek banakoa egiteko aukerak izan dituzte bigarren zatian, baina abagune argiak sortzea kosta egin zaie.
Bukaerarako 10 minuturen faltan, kantabriarrek gola egin dute baina Arcediano Monescillo epaileak baliorik gabe utzi du baloia eskuarekin ukitu dutelako.
Etxeko taldeak ez du estuasun handirik izan, nabarmenean luzapenean, Stoichkovek egindako errematea zutoinera joan denean. Azkenean, garaipenak ez du Santanderretik ihes egin eta horri esker Racingek datorren denboraldian bigarren mailan jokatzen jarraitzea ziurtatu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Racing: Jokin Ezkieta; Dani Fernandez, Mantilla, Pol Moreno, Saul; Mboula (Sangalli, 65. min), Aldasoro, Iñigo (Arturo Molina, 80. min), Juergen (Tienza, 89. min), Iñigo Vicente (SatrUstegui, 89. min); eta Matheus Aias (Pombo, 65. min).
0 - Eibar: Luca; Arbilla, Venancio, Berrocal (Reina, 88. min), Tejero; Corpas (Vadillo, 60. min), Nolaskoain, Sergio Alvarez (Javi Muñoz. 75. min), Rahmani (Aketxe, 60. min); Bautista (Leschuk, 75. min) eta Stoichkov.
Gola: 1-0, 43. min: Iñigo Vicente.
Epailea: Arcediano Monescillo. Txartel horia atera die Racing taldeko Mantilla jokalariari eta Eibar taldeko Aketxeri.