Fitxaketa
Eibarrek Nati Cano aurrelaria fitxatu du, 2026ra arte
EITB MEDIA
Jokalaria, 19 urtekoa bera, Atletico Baleares taldetik iritsi da Eibarrera; 2022-23 denboraldian, RFEFeko Bigarren Mailan, hamabi gol egin ditu. Erdiko aurrelari ibiltzen da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatu ahal du.
Eibarrek Nati Cano aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte, asteazkenean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Horrela, Yerai Martinez entrenatzaileak lehen jokalari berria du, taldea sendotzeko, 2023-24 denboraldiari begira; izan ere, Eibar, beste behin, Lehen Mailan arituko da.
Eibarrek nabarmendu duenez, Canok 19 urte ditu, eta Atletico Baleares taldetik iritsi da klub armaginera. 2022-23 denboraldian, RFEFeko Bigarren Mailan, hamabi gol egin ditu.
Nati Cano erdiko aurrelari ibiltzen da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatzeko gai da.