Hypermotion Liga
Sorianok Eibarren jokatuko du, Deportivok utzita
EITB Media
Mario Soriano talde armagineko jokalaria izango da 2023-2024 denboraldian. 21 urteko futbolaria Deportivok utzita heldu da Eibarrera.
Mario Sorianok Eibarren jokatuko du 2023-2024 denboraldian, klubak ostiral honetan, uztailaren 14an, baieztatu duenez. Madrilgo jokalaria Deportivok utzita ariko da talde armaginean.
Sorianok 21 urte ditu. Punta-erdi postuan jokatzen du, Atletico Madrilen harrobian hazi zen, eta Deportivon ibili da azken bi denboraldietan. 2022-2023 sasoian ohikoa izan zen Coruñako taldearen hamaikakoetan, 8 gol sartu zituen eta Deporreko bigarren golegile nagusia izan zen Lucas Perezekin batera. Gainera, goleko sei pase ere eman zituen.