Fitxaketa
Eibarrek Hapsatou Malado Diallo fitxatu du bi denboralditarako
EITB MEDIA
Etorkizun oparoa duen gazte senegaldarra US Parcelles Assainies Senegalgo taldetik dator, eta Europako talde batean jokatuko du lehen aldiz. Talde armaginaren zazpigarren errefortzua da denboraldi honetarako.
Eibar taldeak Hapsatou Malado Diallo fitxatu du datozen bi denboraldietarako, klubak astearte honetan ohar batean adierazi duenez. Talde armaginaren zazpigarren errefortzua da denboraldi honetarako.
¿ OFIZIALA | OFICIAL ¿
— SD Eibar (@SDEibar) September 5, 2023
¿ Hapsatou Malado Diallo, (Senegal, 2005) séptimo refuerzo de esta temporada para el equipo femenino.
¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿!#EibarFem | #BetiArmaginak¿¿
Etorkizun oparoa duen gazte senegaldarra da, eta erasoko hiru postuetan joka dezake. Europako talde batean jokatuko du lehen aldiz, eta US Parcelles Assainies Senegalgo taldetik dator.
17 urte zituela, Afrikako Kopa jokatu zuen Senegalgo selekzioarekin, eta irabazi egin zuen Senegal mendebaldeko 17 eta 20 urte azpiko selekzioekin.