Itxi

Fitxaketak

Eibarrek Stefan Simic atzelaria eta Yacine Qasmi aurrelaria fitxatu ditu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

28 urteko atzelaria Hadjuk Split taldetik dator, eta 2023-24 denboraldirako sinatu du, beste bat sinatzeko aukerarekin. 32 urteko aurrelaria Leganes taldetik dator, eta 2024ko ekainera arte sinatu du Eibarrekin.

Stefan Simic. Argazkia: Eibar.

Eibarrek Stefan Simic atzelari txekiarra eta Yacine Qasmi aurrelari frantziar-marokoarra fitxatu ditu, Gipuzkoako klubak astearte gauean iragarri duenez. Hain zuzen ere, Simic (28 urte) Hadjuk Split taldetik dator, eta 2023-24 denboraldirako sinatu du, beste denboraldi bat sinatzeko aukerarekin; Qasmik 32 urte ditu, Leganes izan du azken taldea, eta 2024ko ekainera arte sinatu du Eibarrekin.

Eibarrek bere web orrian zehaztu duenez, Stefan Simic 2019tik aritu da Hadjuk Split taldean, Kroazian, eta Milan, Crotone eta Frosinone taldeetan ere aritutakoa da; azken hiru horiek Italiako A Seriekoak dira. Gainera, jokalari internazionala da, Txekiako selekzioarekin.

Yacine Qasmik, bere aldetik, esperientzia zabala du Bigarren Mailan; izan ere, Elxen, Rayo Vallecanon eta Leganesen aritu da 2018tik. Paris Saint-Germainen hasi zen futbolari gisa, eta Bigarren B mailako zenbait taldetan ibili zen, Elxek fitxatu baino lehen.

Yacine Qasmi. Argazkia: Eibar.

Simic eta Qasmi asteazkenean entrenatuko dira aurrenekoz, Joseba Etxeberriaren aginduetara, taldekide berriekin, Atxabalpen, eta asteazkenean aurkeztuko dituzte, Ipuruan.

Albisteak (2)