Itxi

Batzarra

Eibarren Akziodunen Batzarrak 11,6 milioi euroko aurrekontua onartu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aurrekontuak zein urteko kontuek akziodunen % 91,34ren aldeko botoarekin egin dute aurrera, Eibarko Coliseo Antzokian egindako batzarrean.

Eibarko Batzar Nagusia

Eibarren Akziodunen Batzarrak klub armaginaren denboraldi honetako aurrekontua onartu du astearte honetan. 11,6 milioi eurokoa da, iazkoaren antzekoa.

Akziodunen % 91,34k eman die baiezkoa aurrekontuei, baita Administrazio Kontseiluak aurkeztutako kontuei ere. Lau ordu baino gehiagoz egon dira bilduta Eibarko Coliseo Antzokian egindako bileran. Joseba Unamuno kontseilariak aurkeztu ditu urteko kontuak eta finantza-egoera; Amaia Gorostiza Kirol Elkarteko presidenteak, berriz, Eibarren egoera ekonomikoa "kaudimendua eta osasuntsua" nabarmendu du. Ondoren gaineratu duenez, "erreferenteak gara klub askorentzat eta haien onarpena daukagu".

Horrez gain, Eibar taldeak 6.200 abonatu dituela ere azpimarratu du Gorostizak, inoizko kopuru handiena. "Harro" sentitzeko datua dela uste du klubeko presidenteak: "Eibarko zazpi herritarretatik bat abonatuta dago, eta 1500 baino gehiago Eibar alboko herrietakoak dira. Kopurua gora doa, gainera".

Javier Gurrutxaga kontseilariak ere hartu du parte batzarrean, klubak azken bi denboraldietan lehen mailarako igoera lortzeko zorian egon den jokalarien taldea mantentzeko "oso ahalegin garrantzitsua" egin duela agerian uzteko. Orobat, emakumeen taldeak Ipuruan jokatzen dituen partidetara joateko gonbitea luzatu du Gurrutxagak. Gaur egun, Espainiako lehen mailan jokatzen ari da, F Ligan.  

Albisteak (4)