Itxi

F Liga

Kenni Thompsonek Eibar taldeko jokalari izateari utzi dio, kontratua eten ostean

EITB Media

Leer en Castellano

Kluba eta jokalaria ados jarri dira bi aldeak 2024ko ekainaren 30era arte lotzen zituen kontratua eteteko. Hala, bada, erdilari afrikarrak talde armagineko jokalari izateari utzi dio.

Kenni Thompson, dEibarrekin jokatutako partida baten. Argazkia: SD Eibar

Kenni Thompsonek Eibar taldeko jokalari izateari utzi dio. Kluba eta erdilari afrikarra ados jarri dira bi aldeak 2024ko ekainaren 24ra arte lotzen zituen kontratua eteteko, Eibarrek ostiral honetan, abenduaren 29an, ohar bidez jakinarazi duenez.

Kennik 23 urte ditu, eta 2022-2023 denboraldian heldu zen Eibarrera. Sasoi horretan, taldeak F Ligara igotzea lortu zuen, eta afrikarra garrantzitsua izan zen igoera lortzeko; guztira, 2.124 minutu jokatu zituen 28 partidatan, eta 4 gol sartu eta 2 goleko pase eman zituen.

Egun, 2023-2024 sasoian, 10 partida (233 minutu) jokatu ditu maila gorenean, ez du golik egin eta goleko pase bat eman du.

Klubak eskerrak eman dizkio Kenni Thompsoni lehen taldean eman duen denboran egindako ekarpenarengatik, eta onena opa dio etorkizunerako.

Albisteak (3)