Berritzea
Esperanza Pizarrok kontratua berritu du Eibarrekin 2025ra arte
O. Z. A. | EITB Media
2022. urtean Eibarrera iritsi ondoren, aurrelariak armagin izaten jarraituko du 2025eko ekainerarte.
Eibarrek ostiral honetan jakinarazi du Esperanza Pizarrok bere kontratua berritu duela 2025ra arte. Aurrelari uruguaidarra 2022ko udan iritsi zen talde armaginera Santa Teresa de Badajoz taldetik.
Aurten F Ligako partida guztiak jokatu ditu eta guztira, bi gol eta hiru asistentzia egin ditu 18 jardunalditan.