Itxi

Fitxaketak

Eibarrek Fuzato atezaina eta Slavy aurrelaria fitxatu ditu, hurrengo bi denboraldietarako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Daniel Fuzato Getafetik iritsi da Eibarrera; izan ere, Ibizak izan du utzita Madrilgo taldean. Borislav Ivaylov, Slavy, 1. RFEFeko Unionistas Salamanca taldean aritu da, Valladolidek utzita. Biak ala biak gutxienez 2026ko ekainera arte izango dira talde armaginean.

Daniel Fuzato Getafen aritu da, aurreko denboraldian. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek Daniel Fuzato atezaina eta Borislav Ivaylov, Slavy, aurrelaria fitxatu ditu, hurrengo bi denboraldietarako, asteazken arratsaldean Gipuzkoako klubak iragarri duenez.

Daniel Fuzato Getafetik iritsi da Eibarrera; izan ere, Ibizak izan du utzita Madrilgo taldean. Borislav Ivaylov, Slavy, 1. RFEFeko Unionistas Salamanca taldean aritu da, Valladolidek utzita. Biak ala biak gutxienez 2026ko ekainera arte izango dira talde armaginean.

Fuzatok 27urte bete berri ditu, eta Slavyk, ordea, 22 ditu.

Slavyk, 2023-24 denboraldian, Unionistas Salamancan jokatu du, Valladolidek utzita. Argzkia: SD Eibar.

Albisteak (4)