Fitxaketa
Eibarrek Alena Peckova futbolari txekiarra fitxatu du, 2026ra arte
EITB Media
Dagoeneko klub armaginak bost fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako emakumeen lehen taldea indartzeko.
Eibarrek Alena Peckova futbolari txekiarra fitxatu duela iragarri du. 23 urteko jokalariak 2026ko ekainera arteko kontratua sinatu du. Klub armaginak datorren denboraldirako egin duen bosgarren fitxaketa da.
FC Slovacko taldetik dator, eta Txekiar Errepublikako selekzioko jokalaria da. Eibarrek ohar batean azaldu duenez, hegaleko atzelaria da, "fisikoki oso indartsua" da eta "erasora jotzeko ahalmena" dauka.