Itxi

Berritzea

Ander Madariagak Eibarrekin berritu du 2026ra arte, lehen taldean jokatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joan den sasoian, Joseba Etxeberriaren deialdietan sarri hartu zuen parte erdilari armagin gazteak, eta Hypermotion Ligako lau partida jokatu zituen.

Ander Madariaga, Eibarko jokalaria

Ander Madariaga, 'Mada', jokalariak Eibarrekin duen kontratua berritu du, 2026ko ekainera arte. Kadete mailan hasi zen armaginekin jokatzen.

'Mada' Berangon jaio zen 2002an, eta kadete mailan iritsi zen Eibarrera, 2017-2018 denboraldian. Futbol-taldeko beheko maila guztietan jokatu du, lehen taldera iritsi arte.

Iragan denboraldian, Joseba Etxeberriaren deialdietan ohikoa izateaz gain, Hypermotion Ligako lau neurketatan hartu zuen parte.

 

Albisteak (4)