Errekorra
Eibarrek abonatuen inoizko kopururik handiena lortu du, 6.300
EITB MEDIA
Horietako 4.200 Eibarrekoak dira; horrek, talde armaginaren iritziz, "indartu egiten ditu hiriak klubarekin duen konpromisoa eta sustraitzea".
Eibarrek, 2024-25 denboraldian, abonatuen inoizko kopururik handiena lortu du, 6.300, klubak ostegunean iragarri duenez. Horietako 4.200 Eibarrekoak dira, eta horrek, talde armaginaren iritziz, "indartu egiten ditu hiriak klubarekin duen konpromisoa eta sustraitzea".
Eibarretik gertu egonda, Ermua da klubeko abonaturik gehien dituen bigarren udalerria; Eibarrekoak eta Ermukoak batuta, abonatu guztien % 75 bizi dira bi udalerri horietan.
Ipuruan, etxeko harmailan 7.331 eserleku daude, bisitari harmailan 306, eta 522 palkoetan, VIP guneetan, prentsan eta gurpil aulkietarako tokietan. Etxeko harmaila kontuan izanik, abonatuek tokietako % 85 betetzen dituzte.