Itxi

HYPERMOTION LIGA

Eibarrek porrot egin du Mirandesen aurka (1-0)

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Panchillik egin du etxekoen gola lehen zatian. Epaileak Anaitz Arbilla kanporatu du 81. minutuan, bigarren txartel horia aterata.

Bautista, aurkari batekin lehian. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek 1-0 galdu du Hypermotion Ligako 10. jardunaldian Mirandesen kontra Anduvan jokatu duen partida. Etxeko taldea hobeto hasi da, eta nagusi izan da ia norgehiagoka guztian. Armaginek urrats bat aurrera egin dute bigarren zatian, baina ezinezkoa izan zaie Mirandesek defentsan egin duen lan ona gainditzea.

Joaquin Panichellik egin du Mirandesen gola, 26. minutuan, korner batekin hasitako jokaldian. Gutierrezen burukada bigarren zutoinera joan da, eta Panichellik sarera bidali du baloia.

Bestalde, norgehiagokaren azken txanpan, epaileak Anaitz Arbilla kanporatu du, lau minutuan bi txartel hori aterata.  

Emaitza honekin, armaginak sailkapenaren erdian kokatu dira, 15 punturekin; Mirandes, berriz, bigarren tokian jarri da, behin-behinean bada ere.