Itxi

NEGUKO MERKATUA

Eibarrek Kento Hashimoto saldu dio FC Tokyo taldeari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalari japoniarra udan iritsi zen talde armaginera, eta guztira zazpi partidatan parte hartu du Eibarreko elastikoarekin.

Kento Hashimoto, Eibar taldeko elastikoarekin. Argazkia: SD Eibar

Eibarrek ostegun honetan jakinarazi du akordio batera iritsi dela FC Tokyo taldearekin, Kento Hashimoto futbolari japoniarra Japoniako klubari saltzeko.

Kento joan zen udako fitxaketen merkatuan iritsi zen armaginen klubera, SD Huescatik, armaginen zelai erdian aritzeko.

Jokalari japoniarrak zazpi partidatan parte hartu du armaginen elastikoarekin, baina ez du jarraipenik izan Joseba Etxeberriaren ohiko eskeman.

Eibarrek eskerrak eman dizkio Kento Hashimotori armagin gisa eman dituen hilabeteetan erakutsi duen profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa dio futbol profesionalean izango duen etorkizunerako.

Albisteak (3)