Berritzea

Patri Ojedak kontratua berritu du Eibarrekin, 2026ra arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atzelari kanariarra joan den udaz gero ari da armaginekin jokatzen, zazpi urtez Huelvako Sportingen aritu ostean.

Patri Ojeda Eibarko jokalaria Patri Ojeda Eibarko jokalaria

Patri Ojeda Eibarko jokalaria

Patri Ojedak Eibar futbol-taldearekin duen kontratua luzatu du sasoi batez, 2026ra arte. Hala, bi denboraldi beteko ditu talde armaginarekin, asteazken honetan jakinarazitakoaren arabera.

Kanaria Handiko atzelaria joan den udan heldu zen Gipuzkoako taldera, Huelvako Sportingen zazpi denboraldi jokatu eta gero. Jokalari beteranoenetakoa da, lehen mailan esperientzia handia izanik.

34 urteko atzelaria klubeko behe mailetako futbol arloko langilea ere bada.

Bideoak (2)