Itxi

Iragarpena

Yerai Martinek ez du Eibar entrenatuko datorren denboraldian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Teknikari andoaindarrak hiru denboraldi egin ditu armaginekin. Lehen denboraldian F Ligara igotzea lortu zuen, eta ondoren, bi denboraldiz gidatu izan du taldea, F Ligan.

Yerai Martinen artxiboko irudia. EFE

Yerai Martinek ez du Eibarko entrenatzailea izaten segiko 2025-26 sasoian, klub armaginak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera.

Entrenatzaile andoaindarra 2022an iritsi zen Eibarrera, taldea RFEF 1. mailan zegoela. Denboraldi hartan, F Ligara igotzea erdietsi zuten armaginek.

Hiru denboraldiren ostean, etapa horri amaiera emango dio denboraldi bukaeran.

Albisteak (1)

Bideoak (2)