Itxi

Itzulerako partidak

Brasilgo Munduko Txapelketan egoteko azkenengo txartelen bila

Erredakzioa

Portugalek, Ukrainak eta Greziak aurrea hartu zuten joanekoetan, baina Suediak, Frantziak eta Errumaniak ez dute amorerik eman nahi. Mexiko, Ghana eta Uruguai ia sailkatuta daude.

Portugalek 1-0 gainditu zuen Suedia. Argazkia: EFE

Hamasei selekzio 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketarako sailkatzea lortzeko borrokatuko dira. Selekzioek bigarren aukera izango dute, sailkatze fasetik kanporatuta gelditu ondoren, eta taldeek hil edo biziko neurketan jokatuko dituzte.

Portugalek 1-0 gainditu zuen Suedia Cristiano Ronaldoren golari esker, joanekoan, baina Ibrahimovicen taldeak markagailua irauli nahi dute. Portugalek sailkatzea bai ala bai lortu nahi du, baina suediarrak erasoa irtengo dira, lehenengo minututik hasita.

Frantziak 2-0ekoa irauli beharko du Munduko Txapelketa jokatzeko. Ukrainak ezustekoa eman zuen joaneko norgehiagokan, baina Deschampsen gizonek ez dute amorerik eman nahi, eta erronka lortu nahi dute, Parisen.

Greziak eskuratutako 3-1ekoa defendatuko du Errumaniaren kontra. Islandia-Kroazia neurketan, aldiz, dena erabakitzeke dago, joanekoan 0-0 egin baitzuten.

Mexikok eta Uruguaik txartela ia eskuan dute. Mexikarrek 5-1 irabazi zuten Zelanda Berrearen aurka, eta Uruguaik 5-0eko jipoia eman zion Jordaniari.

Ghana ere sailkatzetik oso gertu dago, Egiptori 6-1eko jipoia eman baitzion. Burkina Fasok 3-2 gainditu zuen Aljeria, eta itzulerakoan oraindik dena erabakitzeke dago.

Itzulerako norgehiagokak:

Egipto-Ghana (asteartean, 17:00etan)

Aljeria-Burkina Faso (asteartean, 19:15ean)

Errumania-Grezia (asteartean, 20:00etan)

Kroazia-Islandia (asteartean, 20:15ean)

Suedia-Portugal (asteartean, 20:45ean)

Frantzia-Ukraina (asteartean, 21:00etan)

Zeelanda Berria-Mexiko (asteazkenean, 07:00etan)

Uruguai-Jordania (ostegunean, 00:00etan)

Albisteak (3)