Larunbatean, 22:00etan
Kolonbia eta Uruguai, fina-laurdenetako txartelaren bila
Erredakzioa
Kolonbiaren arazoa antsietatearen kudeaketa izan daiteke, eta Uruguain Luis Suarezen zigorra da gai nagusia.
Kolonbia eta Uruguai aurrez aurre arituko dira larunbat honetan, Munduko Futbol Txapelketako final-zortzirenerako neurketan (22:00etatik aurrera).
Maracanan jokatuko dute. Kolonbiaren arazoa antsietatearen kudeaketa izan daiteke, eta Uruguain Luis Suarezen zigorra da gai nagusia: 9 partida eta lau hilabete jokatu gabe egon beharko du selekzioko izarrak.
Carlos Bacca, bestalde, sendatuta dago eta Pekermanek jokalaria zelairatu ahal izango du.
Ustezko hamaikakoak:
Kolonbia: Ospina, Zúñiga, Zapata, Yepes, Armero, Abel Aguilar, Carlos Sanchez, Cuadrado, James Rodriguez, Teo Gutierrez eta Ibarbo.
Uruguai: Muslera; Martin Caceres, Gimenez, Diego Godin, Alvaro Pereira; Alvaro Gonzalez, Arevalo Rios, Lodeiro, Cristian Rodriguez; Forlan edo Stuani eta Cavani.