Itxi

Asteartean, 18:00etan

Argentinak bere etorkizuna du jokoan, Suitzaren aurka

Erredakzioa

Leo Messi da gizonik erabakigarriena Argentinan, eta Suitzaren kontra joko ona eskaini nahi du Sabellak zuzendutako selekzioak eta txapelketan aurrera egin.

Messi eta Garay. Argazkia: EFE

Argentinak Suitzako selekzioaren aurka izango du jokoan, astearte honetan, final-laurdenetarako txartela (18:00etatik, Sao Pauloko Arena Corinthians futbol-zelaian).

Multzoen fasean jokatutako partida guztiak irabazi zuen Argentinak, eta F multzoko aurreneko postuan bukatu zuen. Alejandro Sabella hautatzaileak aldaketa bakarra egingo du hasierako hamaikakoan: Ezequiel Lavezzik Sergio Agüero lesionatuaren ordez jokatuko du.

Suitza, bestalde, bigarren postuan sailkatu zen E talden bi garaipen lortuta (Ekuadorren aurka 2-1 eta Hondurasen kontra 3-0). Ottmar Hitzfeld entrenatzaileak orain arte erabilitako taldeari jarraipena emango dio.

Ustezko hamaikakoak:

Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Ezequiel Garay, Federico Fernández eta Marcos Rojo; Ezequiel Lavezzi, Fernando Gago, Javier Mascherano eta Angel Di Maria; Lionel Messi eta Gonzalo Higuain.

Suitza: Diego Benaglio; Stephan Lichtsteiner, Johan Djourou, Fabian Schär, Ricardo Rodriguez; Valon Behrami, Gökhan Inler; Granit Xhaka, Xherdan Shaqiri, Admir Mehmedi; eta Josip Drmic.

Albisteak (3)