Itxi

Larunbatean, 18:00

Argentina eta Belgika, finalerdietako txartelaren bila

Erredakzioa

Argentinarrak 1990. urtean sailkatu ziren azkenekoz finalerdietarako, eta Belgikaren aurka ez dute kale egin nahi.

Messi eta Di Maria. Argazkia: EFE

Argentinak eta Belgikak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan, Munduko Futbol Txapelketako final-laurdenetako partidan (18:00etan).

Argentinarrak 1990. urtean sailkatu ziren azkenekoz finalerdietarako, Italian. Oraingoan txartela dute helburu. Marcos Rojok ezin izango du neurketa jokatu, eta bere lekua Jose Maria Basantak hartuko du.

Belgika, bestalde, sasoi onean da eta selekzioak mirespena sortu du zaleen artean. Marc Wilmots hautatzaileak bi zalantza ditu argentinarren aurkako norgehiagokarako.

Aurrenekoa zelaiaren erdian du entrenatzaileak: Dries Mertens edo Steven Defour. Beste, ordea, erasoan: Divock Origi edo Romelu Lukaku.

Ustezko hamaikakoak:

Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Federico Fernandez, Ezequiel Garay eta Jose Maria Basanta; Ezequiel Lavezzi, Fernando Gago, Javier Mascherano eta Angel Di Maria; Lionel Messi eta Gonzalo Higuain.

Belgika: Thibaut Courtois; Toby Alderweireld, Daniel Van Buyten, Vincent Kompany eta Jan Vertonghen; Axel Witsel eta Marouane Fellaini; Dries Mertens edo Steven Defour, Kevin De Bruyne y Eden Hazard; eta Divock Origi edo Romelu Lukaku.

Albisteak (2)

Galeriak (1)