Larunbatean, 22:00etan
Holandak eta Brasilek, hirugarren postu gazi-gozoa helburu
Erredakzioa
Brasil burumakur dabil Alemaniaren aurka jasotako jipoiaren ondorioz, eta Holanda oso nekatutako helduka da neurketara.
Brasilek eta Holandak Munduko Futbol Txapelketako hirugarren postua eskuratzeko partida jokatuko dute larunbat honetan, 22:00etatik aurrera.
Brasildarrek jipoi ederra jaso zuten finalerdietan (1-7), Alemaniaren aurka, eta erabat burumakur dabiltza. Scolarik ez du jarriko duen hamaikakoaren inguruko xehetasunik eman.
Aurrean Holanda egongo da. Van Gaalek zuzentzen duen selekzioa oso nekatuta helduko da neurketara, final-laurdenetan eta baita finalerdietan ere luzapenak jokatu zituelako. Nigel De Jong eta Ron Vlaar min hartuta daude, eta teknikariak oraindik ez daki jokatzeko prest egongo ote diren.
Ustezko hamaikakoak:
Holanda: Jasper Cillessen; Bruno Martins Indi, Stefan De Vrij, Ron Vlaar o Daryl Janmaat; Dirk Kuyt, Daley Blind, Georginio Wijnaldum, Nigel de Jong edo Jordy Clasie, Wesley Sneijder; Arjen Robben eta Robin Van Persie.
Brasil: Julio Cesar; Maicon, David Luiz, Thiago Silva, Marcelo; Luiz Gustavo, Fernandinho, Oscar; Willian, Hulk eta Fred edo Bernard.