Itxi

Eta Kopako finala?

Hegoafrika 2010: Uruguaik maiatzaren 17rako deitu du Diego Forlan

Erredakzioa

Atletico Madrilek bi egun geroago, maiatzaren 19an, Errege Kopako finala jokatuko du Sevillaren aurka.

Uruguaiko selekzioak maiatzaren 17rako deitu du Diego Forlan Atletico Madrilekl jokalaria. Bi egun geroago, 19an, Errege Kopako finala jokatuko du Quique Sanchez Floresen taldeak Sevillaren aurka.

"FIFAren arauen arabera, 17rako jokalari guztiak deitu ahal ditugu", esan du Mario Rebollo selekzioko hirugarren teknikariak.

"Diegorekin gauza bera gertatzen da. Ez dugu klubaren eskaintza berezirik jaso, baina FIFAk argi eta garbi utzi zituen arauak", gogoratu du Oscar Washington Tabarez Uruguaiko hautatzailearen kolaboratzaileak.