Munduko Kopa
Hegoafrika 2010: Lapurreta egin dute kazetari batzuk zeuden hotelean
Erredakzioa
Lapurrek argazki kamerak, ordenagailuak, dokumentazioa eta Munduko Kopako baimen-txartelak eraman zituzten: Kazetariei ez zaie ezer gertatu.
Portugalgo selekzioari buruz informatzen duten hogei bat kazetari zeuden hotelean lapurreta egin dute goizaledean armaturik zihoazen gizon batzuk.
As egunkariko kazetaria den Manu Sainzek Efe agentziari adierazi zion lapurrak hiru kazetariren (bi portugaldar eta espainiar bat) geletan sartu eta beraien laneko meterial guztia eraman zutela.
Lapurrek argazki kamerak, ordenagailuak, dokumentazioa eta Munduko Kopako baimen-txartelak eraman zituzten. Zorionez, ez zioten minik eman kazetariei.
Nutbush Logde hotela nahiko toki bakartian dago eta Portugalgo selekzioak entrenamenduak burutzen dituen tokitik gertu kokatuta dago. Inguruan dituen zelaiak gurutzatu eta hotelera sartzea lortu zuten lapurrek kazetariak lotan zeuden artean.
As egunkariko erredaktoreak eta Portugalgo selekzioaren nondik norakoaz informatzen duten kazetari askok diote nahiago dutela de Magaliesburgetik 75 kilometrora dagoen Johanesburgen lo egin ez baitute horrelakorik berriro gertatzea nahi.
Poliziak lapur bietako bat lokalizatzea lortu zuen lapurtu zuten mugikor baten seinalearen bitartez eta lapurtutako materialaren zati bat berreskuratu zuten.
Nutbush hotelean zeuden kazetariak Portugalgo selekzioaren berri ematen ari dira Hegoafrikan larunbatetik.