Euren helburua, finala
Lippi (Hegoafrika 2010): 'Brasil eta Espainia dira faborito nagusiak'
Erredakzioa
"Pixka bat zaharrak gara, baina horrek ez du esan nahi ahulagoak garenik", azaldu du Italiako hautatzaileak.
Marcelo Lippi Italiako hautatzailearen ititziz "Espainia eta Brasil" dira Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketa irabazteko faboprito nagusiak. Dena dena, Italia egungo txapelduna dela kontutan hartuta, euren helburua finalera iristea dela aitortu du.
"Faborito ez izatea, niri bost. Nire ustez Espainia eta Brasil dira faboritoak", esan du. "deiak argi ez ditudala diote batzuk, baina nahi dudana badakit. Hamaikakoa ez da inoiz aurreratu behar", gaineratu du.
"Pixka bat zaharrak gara, baina horrek ez du esan nahi ahulagoak garenik", azaldu du.