B multzoa
Hegoafrika 2010: Hego Korea eta Argentina, multzoko lidergoan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Koreak 2-0 irabazi dio Greziari eta argentinarrek 1-0 gainditu dute Nigeria.
Argentinak ondo ekin dio Hegoafrikako Munduko Txapelketari lehen partidan Nigeriari 1-0 irabazita. Emaitza honekin eta Hego Korearen garaipenarekin Asiarrak dira B multzoko liderrak eta Argentina bigarren sailkatua da puntuetara berdinduta.
Hasieratik Argentina izan zen jaun eta jabe. Maradonak zuzentzen duen taldeak gol aukera mordoa izan zituen lehen ordu laurdenean eta 1-0ekoa bosgarren minuturako sartuta zeukan. Golegilea Heinze izan zen burakada baten ondorioz. Argentina izan zen nagusi lehen zatian, baina 1-0ekoarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.
Bigarren zatian bi selekzioek gol aukerak izan zituzten. Adibidez, Messik bi buruz buruko huts egin zituen. Nigeriak ere partida berdintzeko aukerak izan zituen, baina Uche ez zen fin ibili aurrealdean. Horrenbestez, Argentina garaile atera zen (1-0).
Fitxa teknikoa:
1- Argentina: Romero; Jonas Gutierrez, Demichelis, Samuel, Heinze; Mascherano, Veron (Maxi Rodriguez, 74. min); Messi, Tevez,Higuain (Milito, 79. min) eta Di Maria (Burdisso, 85. min).
0- Nigeria: Enyeama; Odiah, Shittu, Yobo, Taiwo (Uche, 75. min); Etuhu, Haruna, Kaita; Ayegbeni, Obinna (Martins, 53. min), Ogbuke Obasi (Odewingie, 60. min)
Gola: 1-0, 5. min: Heinze.
Hego Koreak 2-0 irabazi dio Greziari
Hego Koreako selekzioa izan da Hegoafrikako Munduko Kopan garaipena lortu duen lehen taldea. Grezia 2-0eko emaitzarekin gainditu dute.
Korearrek biziago eta hobeto jokatu zuten hasieratik eta lehen gola ere beraiena izan zen. Zazpigarren minutuan Lee Jung-sook sartu zuen 1-0ekoa. Ondoren, Greziak gol aukera ona izan zuen partida berdintzeko, baina Koreako atezainak eragotzi zuen gola. Lehen zatiko aukera onenak Korearenak izan ziren, baina 1-0eko horrekin bukatu ziren lehen 45 minutuak.
Bigarren zatiko 51. minutuan Hego Koreak 2-0eko lortu zuen Park Ji-Sungi esker. Bigarren gola hartu eta gero, Greziak erasora jo zuen, baina gol aukera argiegirik sortu gabe. Norgehiagok 2-0eko emaitzarekin bukatu zen.
Fitxa teknikoa:
2 – Hego Korea: Jung Sung, Du Ri, Yong Hyung, Jung Soo, Young Oyo, Sung Yueng (Nam Il, 75. min), Jung Woo, Chung Yong (Jae Sung, 89. min), Ji Sung, Ki Hun eta Chu Young (Seung Yeoul, 87. min).
0 - Grezia: Tzorvas, Seitaridis, Papadopoulos, Vyntras, Torosidis, Tziolis, Katsouranis, Karagounis (Patsatzoglou, 46. min), Samaras (Salpingidis, 59. min), Gekas eta Charisteas (Kapetanos, 61. min)